Baina harrigarriena izan da etxebizitzak alderdi guztien oniritziaz egingo lituzkeela esatea Hori gezur galanta da. EH Bilduren oniritzia, behintzat, inoiz ez du izan horretarako, eta ez du izango ez bada auzokideekin adosturik delako edo kontsulta batean onartzen delako.
Amaitzeko, Imanol Landaren kosmetika politikaren arazoak handiak direla ikusteko datu ezin argiagoa dator prentsaurrekotik; PNVren beharren araberako prentsaurreko batean, udal langileak, teknikoak direnak, eraman izan ditu bere iritziak jantziago direla nolabait aditzera eman nahian. Patetikoa, gainerako udal alderdiei teknikoekin zuzenean hitz egitea debekatu digula jakinda. Arriskutsua ere teknikoen erabilpen politikoa adierazten duelako.
Beraz ondorio nagusi bat azpimarratu nahiko genuke: Itzubaltzeta / Romoko auzokideek xake egoeran jarri dute alkatea. Bejondeiela!
Getxoko EH Bildu