Irrati libreek 30 urte daramatzate Euskal Herriko irrati frekuentzien espektroa astintzen. Gaur, asteazkena, komunikazio proiektu alternatibo horien iragana, oraina eta geroa izango dute mintzagai
Abian kultur elkartean, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakian. Lehenik eta behin, Gasteizko
Hala Bedi Irratiak bere 30. urteurrena ospatzeko ekoiztutako "30 urte kolpez kolpe" dokumentala egongo da ikusgai. Ondoren, azken hamarkadetan zehar Getxo udalerrian izandako proiektu ezberdinen inguruan eztabaidatuko dute. Jadanik existitzen ez diren 5 Axola eta Koska Irratiekin hasiz,
Justuri proiektuaren nondik norakoak eta egoera azalduko dira. Egun Euskal Herrian dauden irrati libre ezberdinen egoera ere aztertuko dute, eta fanzineak, liburuxkak eta artikuluak egongo dira ikusgai. Hitzordua 19:30ean jarri dute Abianen. Argazkian, aspaldi desagertu zen Algortako Bost Axola irratiko esatari bat Amezti kaleko estudioan / © "UK" aldizkaria.