Martxoaren 2an, berriz, desfilea eta diskoteka egongo dira 18:00etatik aurrera, Larrabasterrako Urko kiroldegian. Desfilean parte hartzeko oinarriak ondokoak dira:
1. Izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da, gaueko 20:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (944 065 505).
2. Epaimahaia kultura arloko arduradunek osatuko dute, eta beraien erabakiak gora jo ezinak izango dira.
3. Lehiaketa banakoentzat eta taldeentzat izango da.
4. Sariak bost kategoriatan banatuko dira: 0-6 urte / 7-12 urte / 13-20 urte / 21 urtetik aurrera.
5. Taldeak gutxienez 10 partaide.
6. Desfilearen egun berean ezin izango da izena eman.