Larunbat honetan, martxoak 1, inauteriak ospatu dituzte Barrikan, tokiko Udal Kultur Aretoak antolatuta. Horrenbestez, 18:00etatik aurrera, makillaje tailerra eta haurrentzako jokoak egongo dira frontoian. Eta, horien ostean, familia giroko diskofestari hasiera emango diote. Jaiari amaiera emateko eta indarrak berrizteko txokolatada herrikoia egongo da, non gerturatutakoek txokolate beroa eta bizkotxoak hartzeko aukera izango duten. "Eguraldi kaxkarra izatekotan, festa Nagusien Etxeko instalazioetara igaroko da", azaldu dute udal iturriek. Ogi txigortu lehiaketa antolatu du aurten ere
Barrikako Udalak. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat torrada aurkeztu beharko du, udaletxeko beheko solairuan, martxoaren 3an, 18:00etan. Ordu erdi beranduago hasiko dira epaileak horiek dastatzen, irabazlea zein den erabakitzeko. Horiek probatu ostean, hurbildutako jendeari ere ogi txigortuak probatzeko aukera emango diote. Lehiaketan izena emateko epea martxoaren 1ean bukatuko da, 14:00etan. Argazkian, martxoaren 3an egingo dute ogi txigortu lehiaketa.