Miel Otxin erreko dute ostiralean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 26a, 18:40

Inauteriak ospatzeko ekitaldiak ostiral honetan, otsailak 28, hasiko dira Gorlizen. Ohiturari eutsiz, etzi, euskal inauteri ikuskizuna eskainiko du Aratz Dantza Taldeak, 18:30etik aurrera. Urtero, zanpantzarrek lagundutako kalejira egin (Ibarretatik abiatuta) eta, ondoren, Eliz plazan erretzen dute Miel Otxin. Dantza eta txokolatada ere izan ohi dira. Larunbatean, berriz, diskofesta eta txokolate jana egongo dira Ibarreta plazan, 18:00etatik aurrera. Miel Otxin Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Berez panpina erraldoi batez irudikatzen da, uste denez eskualde honetako ospe txarreko bide-lapur bat omen zen. Izpiritu txarren irudikapena ere badela uste da. Igandean mutilek (gaur egun neskek ere bai) ostatuko ganberan prestatu eta moldatu ohi dute. Panpina lastoz betea dago eta herriko mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi du. Pertsonaia honen sinbolismoa hain handia izanik, gerora Nafarroako beste udalerri, herri eta auzo batzuk ere "bereganatu" eta euren inauterietan erabili izan ohi dute: Iruñea, Tafalla, Burlata, Antsoain, Lizarra, Barañain... spakizunen amaieran herri bakoitzean bakoitzak bere berezko pertsonaia maltzurra zigortuaz. Argazkian, inauteriak Lantzen / cc-by-sa Dantzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun