Metro Bilbao garraio enpresak zerbitzu berezia jarriko du martxoaren 1eko eta 8ko gauetan, inauteriak direla eta. Tren kopurua handitzea aratusteetako une gogoko eta animatuenean egingo du, larunbat gauean eta igande goizaldean, alegia, konpainiako iturriek jakinarazi dutenez. Horrela, lehenengo egunean, ohiko zerbitzua indartuko da 23:00etatik 06:00etara, eta 20 minutuan behin ibiliko dira konboiak Etxebarri-Bidezabal, Etxebarri-Plentzia eta Basauri-Santurtzi tarteetan, bi noranzkoetan. Enborrean (Etxebarri-San Inazio) 10 minutukoa izango da maiztasuna. Hurrengo larunbatari (martxoak 8) dagokionez, 15 minutukoa izango da maiztasuna gau osoan Bidezabaleraino, eta 30 minutukoa Plentzia eta Santurtziraino, bi noranzkoetan. Argazkian, metro bat jendez lepo artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!