Gure aurpegien aurrean heriotzaren dantzak antzezteko eta araoak botatzeko bilduko dira. Akelarre baten bezala. Hau ez da izango, hala ere, sorginen akelarrea, aske dantzatu eta maitatu egiten zen haietariko bat. Banpiroena baizik. Gure dantzak, gure maitasuna eta gure bizitzan geratzen diren askatasun zipriztinak ukatzearena baizik. Zainetan geratzen zaizkigun odol tanta urriak zurrupatzearena.
Bilbora joan behar dugu. Ez paseatzera, ezta buelta bat ematera, ezta pote batzuk hartzera, baizik eta bilera burutzea saihestera. Eta hori posible ez bada, behintzat, gure garrasiekin eta gorrotoarekin bozgorailuen bolumena igotzera behartu diezagun.
Gu han egongo gara. Elkar topatuko dugulakoan animo handia guztioi.
Sopelako Plaza Beltza kultur elkartea
Maitasuna eta gorrotoa