Larunbat honetarako, martxoak 1, toponimia ibilbidea antolatu dute herrian zehar Leioako berbalagunek. Parte-hartzen duten lagunek aipatu udalerriaren historia eta izenen jatorria ezagutzeko aukera paregabea izango dute, Aitor Fernandez de Martikorena historialariaren eskutik. Hitzordua goizeko 11etan jarri dute, Leioako metro geltokian. Bestalde, martxoaren 19an, asteazkenarekin, lehenengo aldiz mintzodromoa egingo du
Leioako Berbalagun egitasmoak. "Herriko euskaldunak batu ta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz", antolatzaileek azaldu dutenez. Goizez 10:00etan eta arratsaldez 18:30ean jarri dute hitzordua Sakoneta kiroldegian. Horrenbestez, Mastitxu udal euskaltegian, Lamia AEK euskaltegian edo
leioa_berba[abildua]aek.org helbide elektronikoan izena eman beharko dute parte hartu gura duten guztiek, martxoaren 14a baino lehen. Argakian, Txorierri ingurua / © Leioako Udala.