Martxoaren 10ean, astelehenarekin, "Código Atenea" izenburupeko bakarrizketa satirikoa eta komikoa izango da Algortako Fadura kiroldegian, 19:30ean, Eguzki Zubia aktore getxoztarraren eskutik. Lan horretan mitologia grekoaren printzipio moralak egungo pentsamoldearekin eta bizimoduarekin alderatzen dira, udal iturriek azaldu dutenez. Umoretik emakumearen egungo rolaren gutxiespena azpimarratzen da, Olimpoko jainkosen botere femeninoarekin konparatuz. Sarrera doakoa izango da.
Azkenik, martxoaren 12an, asteazkena, 19:00etan, Izaro Gonzalez Ieregi algortarrak zuzendutako "81 amama" dokumentala proiektatuko dute euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin, Getxo Elkartegian, Areetan. Amamen eta iloben arteko kultur transmisioari buruzko lana da. Egun horretan bertan, 11:00etan ere proiektatuko dute euskaltegietako ikasleentzat.
Jarduerek haurtzaindegi-zerbitzua izango dute, eta eskaera gutxienez bi egun lehenago egin beharko dute interesatuek berdintasuna[abildua]getxo.net posta elektronikoan edo 944 660 136 telefono zenbakira deituz.
Bi solasaldik, antzerkiko bakarrizketa batek eta dokumental baten proiekzioak osatzen dute