Bestalde, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, ohiko kalejira (19:30ean, Telletxetik) eta ekitaldia (San Nikolas plaza) ere egitarauan sartu dituzte. Azkenik, mozorro txapelketaren sari banaketa igande arratsaldean izango da Telletxen. Aurretik, umeentzako puzgarriak (12:00), ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kideen saioa (18:00) eta txistorra-jana (19:00) egongo dira.
Utopian zentroak antolatutako inauteri desfileari dagokionez, "Bi" izenburua jarri diote, "kontrako bi aldeen artean aukeratzen behartu nahi gaituztelako beti". Hori izango da gaia.
Algortako Inauteriak 2014
Mozorro lehiaketaren oinarriak (pdf)
Eguraldiak hainbat ekitaldi egitea eragotzi arren, abian dira jada aratusteak Algortan. Igande honetan, martxoak 2, Euskal Inauterien kalejira izango da kaleetan zehar, 12:30etik aurrera, Agurra dantza taldearen eskutik, euriak uzten badu behintzat. Hala ere, ekitaldi gehienak datorren asteburuan egingo dituzte. Bada, ostiralean (hilak 7), arratsaldez, jarduera sorta izango dute txikiek, tailerrak, txokolatada eta dantzaldia barne. Eta hurrengo egunean, larunbatarekin, ospatuko dute koadrilen mozorro txapelketa; egun osoan zehar, jaitsiera, Utopian zentroaren desfilea, koadrilen bazkaria, ginkana-poteoa tabernaz taberna, elektrotxaranga herrian zehar eta 3 gabe 2 taldeak girotutako dantzaldia izango direla. Hain zuzen ere, taldekako mozorro txapelketan izena emateko aukera dago martxoaren 7ra arte, Kantxa Kirol Moda (Morotxo) dendan, Torrene kaleko 4. zenbakian. Mozorro bazkarirako (martxoaren 8an, 15:30ean, Telletxe plazan) txartelei dagokienez, ostegunera arte egongo dira salgai, 7 euroren truke, Baserri eta Sustrai tabernetan zein Kantxa Kirol Modan. Argazkian, hainbat txiki mozorrotuta / cc-by