Ekintzaileen ustez, foroari emandako izena bera ("Espainia: egonkortasunetik hazkundera") "absurdua" da, "PPk munduari saldu nahi dion gezur handia" besterik ez duena islatzen. Ildo beretik, "Espainia Marka" salatu dute, egungo egoera ekonomikora ekarri erabakitzeko eskubidea ukatu, oinarrizko eskubideak murriztu, "gazteria behin-behinekotasunera zigortu" eta "langileen eskubideez barre egiten" duelakoan.
Nabarmendu dutenez, Guggenheimen bilduko diren "eredu kapitalista-neoliberalaren adibiderik garbienak" egungo "krisia eragin duen sistema bera egonkortzea ahalbidetu eta bultzatzen dutenak, klase zapaltzailearen interesen defendatzaile sutsuak eta herritarron eskubide-ukazioaren erantzule zuzenak" dira, tartean Iberdrola eta BBVAko presidenteak, Francisco Gonzalez eta Ignacio Sanchez Galan. Bi enpresa horiek "milaka milioiko irabaziak" izan arren, "langileen eskubideak zapaltzen dituzte uneoro".
Ekintzaileen arabera, 1976tik hona "alor sozioekonomikoan gutxi aldatu dira gauzak" eta hori dela orain dela 38 urteko aldarrikapenek "gaurkotasun osoa dute". Horregatik, gaurko mobilizazio guztietan parte hartzera deitu dute, "langileon duintasuna eta begirunea berreskuratzeko" eta Euskal Herriak eredu sozioekonomiko propioa eraikitzeko bidean.
"Troika eta bere konplizeak 'Go home'" lelopeko mobilizazioak, Gune plataformak deituak
• 10:00etan, manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotza plazetatik.
• 16:00etan, hitzaldiak EHUko paraninfoan.
• 19:00etan, manifestazioa Euskadi Plazatik.
Okupazioak iruditan
BBVA eta Iberdrolak Itzubaltzeta / Romon dituzten bulegoak okupatu zituzten pasa den ostegun goizean eskualdeko 40 bat pertsonak. Enpresetako egoitzetan hamabost bat minutuz "Troika kanpora", "Martxoaren 3an, gora langileon borroka", "lapurrak" eta antzeko beste kartelak erakusten izan ondoren bi lokalak giza kate batez lotu zituzten. Ekimen horren bidez, gaur Bilbon burutuko den