Arkaitz Goikoetxea getxoztarra epaitzen ari dira Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 3a, 13:26

Gaur, astelehena, hasita, Alkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarra eta Jurdan Martitegi Lizaso durangarra epaitzen adi dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Fiskaltzak 675 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat. Carlos Bautista fiskalak hilketa saiakuntza 33 delitu leporatzen dizikie, ETA erakunde armatuak Calahorrako (Errioxa) Guardia Zibilaren kuartelaren aurka bonba furgonetarekin egindako atentatuagatik, 2008ko martxoan. Zazpi pertsona zauritu ziren, horien artean Guardia Zibileko bi agente. Horiekin batera beste hainbat delitu ere leporatzen dizkie: terrorismo txikizioa, lehergaien jabe izatea, ibilgailuen lapurreta eta bi pertsona atxiki izana. Bautistaren arabera, Arabako Herrera mendatean autoa lapurtu horretan zihoazen bi lagunak lotuz eta, lehergailuz bete ostean, kuartelaren atean leherrarazi zuten. Argazkian, auzokide bat Goikoetxearen argazkia eskuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun