Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako hainbat ekitaldi antolatu ditu
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Horrenbestez, larunbatean, goizeko 9:30ean (izena emateko 09:00etan) abiatuko da Plentziatik mendi martxa. Berangotik, berriz, bizikletaz abiatuko dira 10:30ean. Horiek guztiak 12:30ean Armitzako frontoira heltzea espero dute antolatzaileek. Izan ere, 13:00etatik aurrea egingo dute bertan Mankomunitatearen martxoaren 8ko ekitaldi nagusia, Emakumeen Hitza elkarte barrikoztarrak antzerkia eskaini eta mankomunitateko arduradunek adierazpena irakurriko dutela. Aurretik, emakumeen gomazko pilota partidak (10:30) eta Sopelako tai-ji taldearen erakustaldia (12:30) izango dira. Argazkian, 2008an egin zuten Uribe Kostako Emakumeen I. Kirol Anitzeko Lehiaketa, "Kirolaria naiz, baita emakumea ere" lelopean.