Gazte berangoztar bat hil da Urdulizen izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 4a, 11:49

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Berangoko 34 urteko gizonezko bat hil egin da gaur goizean. Urdulizen izandako trafiko istripuaren ondorioz. Ezbeharra 07:20 inguruan izan da, BI-634 errepidean. Mungiara bidean zihoan Volkswagen Golf autoa bidetik irten da eta hiru metroko altuerako maldatik erori. Zuhaitz bat errotik atera ere egin du kotxeak, polizia iturriek zehaztu duenez. Istripuaren ondorioz, gidaria ibilgailuan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertaratutako anbulantziako osasun langileek suspertzen saiatu arren, tokian bertan hil egin da 34 urteko berangoztarra. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun