Ostiralean, martxoak 7, egun osoan zehar, Zientzia eta Teknologia Fakultateko sarreran, Zientzien arloan azpimarragarriak diren hamar emakumeri (bi biologiak dira, bi geologoak, bi kimikariak,bi fisikariak eta bi matematikariak) eskainitako orri-markatzaileak banatuko dituzte.
Astelehenean, martxoak 10, 10:00etan, Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabala aretoan, "Zergatik mutilek ez dute etxeko lanik egiten?" eta "Emakume artistak" gaien inguruan ikastegiko ikasleek egindako lanak aurkeztuko dira. Eta 11:30ean, toki berean, Matxalen Legarreta EHUko soziologoak hitzaldia emango du "Usos del tiempo entre mujeres y hombres" izenburupean.
Martxoaren 19an, asteazkenarekin, 11:00etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko entzunaretoan, "Sareginak / Mujeres conectadas" ekimena burutuko da. Pikara Magazine aldizkariaren sortzaileek eta Ruth Sala abokatuak aldizkari digitalaren arrakastaren arrazoia azalduko dute eta jasaten dituzten ziber-erasoak aipatuko dituzte. Lucía Martínez Odriozola, Andrea Momoitio eta Ruth Sala eremu digitaletan ematen den genero indarkeriaren egoera juridikoaz mintzatuko dira. Kulturbasquek antolatu du ekitaldia.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu