Zabalik dago Ereagako pasealekua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 4a, 17:35

Getxoko Udalak Ereagako oinezkoentzako pasealekua zabaldu du, bere garbiketa amaitutzat jo ondoren, hau da, atzo arratsaldeaz geroztik gaur goizaldera arte kostaldea jo duten olatu handiek utzitako adarrak eta egur zatiak kendu ondoren. Garbiketako, hondartzetako eta lorazaintzako zerbitzuetako 50 langilek parte hartu dute garbiketan eta horretarako lau traktore, indusmakina bat, lau zisterna eta bultzatzeko makina eduki dituzte. Orain arte adarrez betetako hiru kamioi atera dituzte eta bihar hondartza garbitzen segituko dute. Goizean zehar hondartzan ere lan egin dute, hainbat tokitan area kentzen, estolda-zuloak garbitzen eta egur zatiak kentzen. Udalak gogoratu duenez, Getxon denboraleak eragindako kalteak eskasak izan dira, ezohiko garbiketaz gain, itsasoaren indarrak Turismoko Udal Bulegoaren parean dagoen pasabideko barandaren ainguratzeko harri bat soilik apurtu zuelako. "Getxoko Udalak hartutako eta gomendatutako babesteko eta prebentzio neurriek (egurrak eta lurreko sakoak jarri izanak) ura itsasotik gertuko eraikinetan sartzea ekiditu zuten, Kirol Portuko hiru lokaletan baino ez zelako ur apur bat ere sartu. Horrek ez zuen kalterik eragin eta berehala kendu dute", azaldu dute tokiko iturriek. Argazkian, garbiketa lanak gaur goizean Ereaga hondartzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun