Abian da Leioako Emakumeen Astea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 4a, 17:48

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuen eta Artea merkataritza-gunearekin elkarlanean, bertoko bolatokira joan dira autobusez gaur goizean Andrak elkarteko emakumeak, urtero, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan egin ohi dituzten jarduerak abiatzeko. Ekitaldiekin jarraituz, asteazken honetan, hilak 5, "La mantis religiosa" antzezlana eskainiko du Kafe-Huts taldeak. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Kultur Leioan. Amaitzeko, ostegunean, hilak 6, elkarretaratzea izango da Bulebarrean, 13:30ean jarri dute. Horren ostean, bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte. Argazkian, Emakumeen Eguna dela eta ez ezik, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean ere egiten du elkarretaratzea Andrak elkarteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun