"Dantzatu zure baginari darion suaren pare!" lelopean, martxoaren 8rako hainbat ekitaldi deitu ditu Erandioko Txoko Feministak. Bada, 13:00etan kotxe-karabanan abiatuko dira, udalerriko hainbat auzo igarotzeko asmoz. Ordu bete beranduago, 14:00etan, poteoa egingo dute Altzagako Jado kaleko tabernetatik; eta ordu bete beranduago, 15:00etan, bazkaria. Hain zuzen ere, horretan parte hartu nahi dutenek ostegunera arte (hilak 6) izango dute izena emateko aukera,
erandiokotxokofeminista[abildua]gmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Bazkalostean guztien artean gune artistikoa sortuko dote, "ahalduntze espazio bat". "Horren parte izan nahi badozu zure ekarpena egiteko aukera ederra dekozu. Poema, abesti, bizipen edo gure dozuna esateko unea da", azaldu dutenez. Amaitzeko, 18:00etan kontzentrazioa egingo dute Erandioko metro geltoki parean. Argazkian, urtarrilaren 24an, Uribe Kostako mugimendu feministak deituta, 220 bat emakumezko eta gizonezkoek manifestazioa egin zuten Areetan, "Abortatzeko eskubidea. Gure gorputza, gure erabakia" lelopean.