Plentziako emakumerik aipagarrienen historia ikertuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 4a, 18:22

"Plentziako azken 150 urteotako emakumeen historia berreskuratzen" izenburupean, ikerlana martxan jarri du bertoko Udalak, Emakunde Emakumeen Euskal Erakundearen laguntzarekin. Egitasmoaren helburua da udalerriko emakumerik aipagarrienen historiak aintzat hartu, bildu eta argitaratzea, tokiko iturriek azaldu dutenez. "Plentziako azken 150 urteotako emakumeen historia berreskuratzen" lelopeko proiektuaren aurkezpena ostegun honetan, martxoak 6, egingo dute. Hitzordua 17:00etan jarri dute, Goñi Portal kultur aretoan. Argazkian, Isamari Zarauza Plentziako alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun