Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ere larunbatean egingo du ekitaldi nagusia: goizeko 9:30ean (izena emateko 09:00etan) abiatuko da Plentziatik mendi martxa. Berangotik, berriz, bizikletaz abiatuko dira 10:30ean. Horiek guztiak 12:30ean Armitzako frontoira heltzea espero dute antolatzaileek. Izan ere, 13:00etatik aurrera egingo dute bertan ekitaldia, Emakumeen Hitza elkarte barrikoztarrak antzerkia eskaini eta mankomunitateko arduradunek adierazpena irakurriko dutela.
Azkenik, Berangoko Emakumearen Elkarteak antolatutako martxa igandean (hilak 9) izango da, taldearen egoitzatik 10:00etan irtengo delarik. Gero, 12:30ean, “Berdintasunaren aldeko jaia” ospatuko dute frontoian.