Ondokoak dira lehiaketan lagundu duten tabernak: Saniko, Jolas Aurre, Ajuria, Salem, Sustrai, Algortako Batzokia, Kaixo, Etxetxu Berria, La Espuelita, Caza, Satistegi, Ekia, Trés bien, Piper´s, Getxo, Eneko, El Tanque, Charlot, Barbarella, Lainoa, Baserri, Villamonte, Mamarro, Getxo Rugby, Alkartetxe, Boga, Basagoiti 57 eta Alvarito's. Hala ere, azken sei horiek ez dute ginkana-poteoan parte hartuko.
Ostiralean umeentzako jolasak
Inauteriei asteburu honetan ekingo zaie berriro Algortan. Ostiralean (hilak 7), arratsaldez, jarduera sorta izango dute txikiek, tailerrak, txokolatada eta dantzaldia barne. Eta hurrengo egunean, larunbatarekin, ospatuko da koadrilen mozorro txapelketa; egun osoan zehar, jaitsiera, Utopian zentroaren desfilea, koadrilen bazkaria, ginkana-poteoa tabernaz taberna, elektrotxaranga herrian zehar (18:00) eta 3 gabe 2 taldeak girotutako dantzaldia (22:00etan, Telletxen) izango direla.
Gaur da bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, 7 euroren truke, Baserri eta Sustrai tabernetan zein Kantxa Kirol Modan.
Sariak
Bestalde, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, ohiko kalejira (19:30ean, Telletxetik) eta ekitaldia (San Nikolas plaza) ere egitarauan sartu dituzte. Azkenik, mozorro txapelketaren sari banaketa igande arratsaldean izango da Telletxen. Aurretik, umeentzako puzgarriak (12:00), ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kideen saioa (18:00) eta txistorra-jana (19:00) egongo dira.
- 1go saria: 400 euro
- 2. saria: 250 euro
- 3. saria: 150 euro
- Sari bereziak.
Inauteriak ospatzeko ekitaldien artean, larunbat honetarako (martxoak 8) mozorro txapelketa antolatu du, herriko 28 tabernekin elkarlanean, Algortako Jai Batzordeak. Lagun-taldeek ostiralera arte izango dute sariketan izena emateko aukera, Torrene kaleko Kantxa Kirol Moda (Morotxo) dendan. Horrenbestez, larunbatean, 12:30ean egingo dute koadrilen aurkezpena, Telletxe plazan kokatutako eszenatokian; eta ondoren, argazkia aterako zaio bakoitzari. 13:00etan abiatuko da jaitsiera bertatik eta epaileak herrian zehar egongo dira baloratzeko. Utopian zentroak prestatutako "Bi" inauterietako desfilean (14:00etan, San Nikolasetik) ere parte hartzen dutenek aparteko puntuak jasoko dituzte. Horretaz gain, egun osoa izango dute lagun-taldeek txapelketan parte hartzen duten tabernetatik igarotzeko. Horrek ere puntuak emango ditu. Gainera, zonaldez zonalde (Amezti, Kasino, San Nikolas...) aipatu taberna gehienetan zehar izango den ginkana-poteoan parte hartu beharko dute koadrilek, irabazteko aukera gehiago izan nahi badituzte behintzat. Argazkian, hainbat txiki mozorrotuta / cc-by