Partikula-azeleragailurik ez dute eraikiko Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 5a, 18:45

Espalazio Bidezko Neutroien Iturriaren Europa mailako egoitza kokatzeko Bilboko hautagaitza atzera bota ostean, horren azpi-egoitza bat EHUren teknologia parkean jartzea adostu zuten. Orain, baina, ESS-Bilbaok Lund hiriko (Suedia) nazioarteko proiektuan izango duen partaidetza "berrikusiko" dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Aurreikusitako azeleragailua Erandio eta Leioako campusean ez eraikitzea ekarriko du horrek, gaur, Zamudion, Carmen Vela Estatuko Ikerkuntza idazkariak eta Arantza Tapia eta Cristina Uriarte Jaurlaritzako sailburuek jakinarazi dutenez. Agintarieen arabera, aurrerantzean ESS Bilbaok helburu hauek izango ditu: Suedian eraikiko den Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren proiekturako diseinatutako, eraikitako eta probatutako sistemak edo azpisistemak hornitzea eta erabiltzeko prest uztea. Espainiako Gobernuak proiektuan izango duen parte-hartzea %10etik %5era jaitsiko da. Hori dela eta, Madrildik 80 milioi euro bideratuko dituzte zentro horretara, 160 milioi euro beharrean. Gaurko agerraldian azpimarratu dutenez, baina, murrizketa ez dute krisiaren eraginez egin, egitasmoa "gehiegizkoa" zelako baizik. Argazkian, ESS Bilbaok bere zuzendari berriak aurkezteko ekitaldian egin dute iragarpena / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Gaur "aro berri bat" hasi dela esan du Tapiak, egitasmoa errealitatera moldatu dela, baina anbizioak berdinak direla gaineratu du.

ESS Bilbao partzuergoa Espainiaren parte-hartzea zehazteko sortu zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun