Sopelako herrigunea eta Larrabasterra gertuago egongo dira aurrerantzean, tokiko Udalak Iberreko igogailua inauguratu ostean. "Estrategikoa da eta azken urteetan auzokideek etengabe eskatu eta aldarrikatu duten proiektua da, batez ere Iberre inguruko auzokideek", zehaztu dute tokiko agintariek. Azpiegitura berria Iberre institutuaren alboan eraiki dute, eta Larrabasterra eta Sopelako herrigunea banatzen duen aldapa leuntzen lagunduko du. Gainera, igogailutik metro eskas batzuetara osasun zentroa eta nagusien etxea daude, eta beraz, bertako erabiltzaileek modu errazago batean heldu ahal izango dira Larrabasterratik. Horren aurrekontua 225.840 eurokoa izan da, panoramikoa da eta bere erabilera debalde izango da. Ordutegiari dagokionez, 07:00etatik 23:00ak arte zabalik egongo da. Era berean, igogailuan segurtasun-kamarak jarri dira. Argazkian, Iberreko igogailua / ©
Sopelako Udala.