Algortako inauterietan "jaia normaltasunez garatzea eragotz dezakeen edozer gorabehera prebenitzeko, segurtasuna areagotuko du Ertzaintzak", ostiral eta larunbatean, Eusko Jaurlaritzaren
Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Hala, ertzain gehiago egongo dira herritarrak pilatzen ohi diren alderdietan, "aurreko urteetan izandako esperientzian oinarrituta". Polizia arduradunen arabera, "milaka lagun" bilduko dira, bereziki bi egunotako arratsalde eta gauean, herriko hainbat gunetan; "besteak beste, Telletxe kalean eta inguruan, Bidezabaleko metro-geltokian, Arrigunagako hondartzan, Basagoiti etorbidean, Portu Zaharrean edo Ereagako pasealekuan". Segurtasun Sailak horretako ospakizunetan "gogaikarriak edo arriskutsuak" izan litezkeen egoerak edo jarduerak prebenitu nahi ditu; "esaterako, lapurretak egitea toki eta une jakin batzuetan jende asko dagoenean; indarra edo mehatxua erabiliz lapurretak egitea, bereziki biktimatzat adingabeak dituztenak; arma zuriak edozein egoeratan erakustea edo erabiltzea; borrokak edo erasoak; sexu-askatasunaren aurkako delituak edo kalteak eragitea hiri-altzariei zein aparkatutako ibilgailuei". Argazkian, Ertzaintzaren patruila autoa Telletxen, artxiboko irudian.