Bidezabalgo osasun etxean eskualde kontzentrazioa egingo du bihar LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 6a, 18:50

Aurtengo martxoaren 8ko testuinguruan, LAB sindikatuak eskualdeka mobilizazio eta ekimen ezberdinak burutuko ditu bihar, ostirala. Sindikatuaren asmoa krisitik “ateratzeko” aitzakipean aplikatutako errezeta ezberdinak emakumeongan izaten ari diren eragina ezagutzera eman eta, bereziki, "emakumeak jasaten ari garen enplegu suntsiketa" agerian uztea da. "Honekin batera emakumeak enplegu duin baterako dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, eta eskubide hau bermatuko duen enplegu plan eraginkor baten beharraz ohartarazi", azaldu du langile erakunde abertzaleak. Besteak beste, "zerbitzu publikoetan eman den enplegu galera" azalarazi eta salatzeko, Algortako Bidezabal kaleko osasun etxearen aurrean egingo du kontzentrazioa LABek. Hitzordua 12:00etan jarri dute.

"Kontuan izan behar baitugu, emakumeok nonbait enplegu duina lortu izan badugu sektore publikoan izan dela, eta orain enplegu hori ere galtzen ari gara", adierazi du LAB sindikatuak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun