Uribe Kostako IAk plazaratutako irakurketa:
Egungo jendarte ereduan emakume eta gizonen arteko bereizketa nabarmena da, hain zuzen ere, sistema patriarkatuak berak, hala egiten duelako. Hau horrela izan dadin ordea, birproduzitu eta mantendu dadin, hezkuntzak paper garrantzitsua jokatzen du. Sistemak badaki eta horregatik, ikastetxe naiz unibertsitatean aurkitzen ditugun ereduak, bere interesetara moldatzen ditu. Modu honetan, pertsonaren beraren heziketa gauzatu beharrean, rolen baitako heziketa da euskal ikasleok jasotzen duguna, ezarritako estereotipo eta emakume/gizon bereizketan sakonduz.
Espainiako gobernuak hego Euskal Herrian ezarri nahi digun LOMCE lege arrotza dugu adibide argia: Honen bitartez, besteak beste, sexu-bereizkeria egiten duten heziguneak diru publikoz lagunduko dira. Gainera, emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzaren inguruko inolako lanketarik ez du planteatzen curriculum osoan, berriro ere, hezkuntza sistema hetero-patriarkalaren tresnatzat erabiliz.
Ikasle Abertzaleok ez dugu eredu honekin bat egiten. Guk geuk eraikiko dugun Euskal Eskola Nazionala parekidea eta hezkidetzailea izan behar duela uste eta nahi dugulako, hots, genero eta aukera sexual eta abarretatik eratorritako bereizkeriak gainditu eta pertsonak hezten dituen eskola bat nahi eta behar dugulako, modu honetan, jendarte parekide baten partaide izango diren herritarrak heziz.
Euskal ikasleok besteko jendarte eredu bat nahi dugu eta hori lortzeko hezkuntza hezkidetzaile baten beharra ikusten dugu. Horregatik, ezinbesteko borroka gisa ulertzen dugu, egungo ikastetxe eta unibertsitatean ezartzen zaigun hezkuntza eredua, sistema patriarkatuaren interesetara dagoena, irauli eta hezkidetza gure heziketaren oinarri gisa kokatzea.
Guztion ardura da hezkuntza parekide baten aldeko borrokak garatu eta bestelako jendarte parekide eta askatzaile baten mesedetan eragitea, beraz, , borroka femistarekin bat eginaz, goazen patriarkatua irauli eta eskola hezkidetzailea eraikitzera!
Ikasle borrokaz lortuko dugulako, gora Euskal Herri feminista!