35/02 sumarioko auzipetuek
asteartean jakinarazi bezala, Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari zaizkien epaiketan, aldeek behin betiko eskaera egin dute gaurkoan. Bederatzi auzipeturentzat akusazioa kentzeko eskatu du fiskalak. Beste bostentzat, berriz, lau urte eta sei hilabeteko zigorra eskatu du fiskalak. Horien artean da Karmelo Landa Leioa eta Erandioko campuseko Literatura irakaslea. Bi urte eta bi hilabeteko eskaerak egin ditu hamairurentzat; tartean direla Jose Luis Franco zein Maite Amezaga algortarrak, Galdakaon bizi den Izaskun Barbarias urduliztarra eta hainbat urtez Getxoko Udalean lan egin eta PPk bertatik kaleratu nahi izan zuen Sabin del Bado sondikarra. Gainontzekoentzat bi urte eta sei hilabeteko eskaerak egin ditu fiskalak. Guztien absoluzioa eskatu du, ordea, defentsak; gizartearen sektore handi bat sistema politikotik baztertu dela salatu dute abokatuek. Bost hilabeteren ondoren, martxoaren 12an amaituko da 35/02 sumarioaren ahozko saioa. Argazkian, otsailaren 2ko eskualde manifestazioa Algortan / © Sopela.net