Laster hasiko dira eraikitzen Telleria Vacanteko etxebizitza tasatuak,
Leioako Udalak aste honetan zabaldu duenez. Guztira 34 etxe izango dira, eta izena emateko Rolirka enpresako bulegoan egin beharko da (Estartetxe 5, 2 pisua, 205. departamentua) apirilaren 4ra arte. "Deialdi honetako Udal Etxebizitza Tasatuen esleipedun izateko gehienezko diru-sarrerak 1,3 indeizera haztatu beharko dira, Erregimen Orokorreko BOEekin alderatuta. Halaber, Leioako Udalak udalerriarekiko lotura irizpideak ezarri ditu", tokiko iturriek azaldu dutenez. Gauzak horrela, etxebizitzok lehenik eta behin leioaztarrentzat izango dira, hau da, azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Argazkian, etxebizitzak eraikitzeko lanak Leioan, artxiboko irudian / © Leioako Udala.