Iñigo Otazua Urresti "Oti" euskal preso politikoa datorren astelehenean, martxoak 17, irtengo da kalera Topas (Salamanca) espetxetik, zigorra osorik beteta, gertukoek jakinarazi dutenez. Algortarra 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarekin eta Andoni Muñoz de Vivar urduliztarrarekin batera; baita, Algortako bere etxean zigorra etxean betetzen ari zela,
2013ko martxoaren 14an zendutako Angel Figueroa Fernandezekin ere. Hain zuzen, ostiralean izango da urtebete preso politiko gaixo algortarra hil zenetik. Lanbroa komandoko kideak izatea eta zauriturik gabeko hiru lehergailu jartzea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Aurretik Carabanchel, Alcala-Meco eta Cuencako espetxeak ere ezagutu dituen arren, urte luzez Salamanca aldean, Topasen, izan dute Oti, Algortatik 489 kilometrora. Argazkian, Otirekin atxilotutako
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarra azaroaren 29an irten zen Valladolideko espetxetik / © Itzubaltzetako Tantaz Tanta.