Emakumeen Nazioarteko Eguna aitzakia izanik, beraiei eskainitako hamaika ekitaldi izango dira hurrengo asteetan zehar Berangon, Horien artean, Gasteizera txangoa egingo dute apirilaren 5ean eta, horretan, Toti Martinez de Lezea bertoko idazlea izango dute gidari. Parte hartzaileek, “La sombra de la catedral” eta “La calle de la judería”, berak idatzitako liburuetan agertzen diren lekuak ezagutzeko aukera izango dute, Totiren eskutik. Idazle gasteiztarrak emakumeek hiriaren historian izan duten papera erakutsiko du. Ondoren, bazkari batez gozatu ahal izango dute parte-hartzaileek Itxasberri jatetxean, eta gero Santa Maria katedralaren barrualdetik bisita gidatua egingo dute. Izena emateko epea martxoaren 21era arte zabalik egongo da, kultur etxeetan. Txartelak 35 eurotan egongo dira. Argazkian, Toti Martinez de Lezea artxiboko irudian / cc-by-nc-sa Deustuko unibertsitatea.