Asteazken honetan, martxoak 12, Alfredo García Arribas irakasle eta ikertzaileak hitzaldia eskainiko du Leioa eta Erandioko campusean, "Nanofabricación: síntesis y patronado de nanomateriales" izenburupean. Hitzordua 12:00etan jarri dute,
EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko gradu aretoan. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren bigarren hitzaldia izango da eta sarrera librea izango da. García Arribas EHUko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko irakasle titularra da eta Basque Research Excellence Center for Materials-eko ikertzailea, unibertsitateko iturriek nabarmendu duetenez. Fisikaria da eta EHUn eskuratu zuen doktoregoa metodo elektrokimikoen bidez sintetizatutako material berriei buruzko tesi batekin. Nanosentsoreen ezaugarrien karakterizazioan aditua da, eta bere ikerketa lanak, batez ere, nanosentsoreetarako material eta ezaugarri berrien garapenera bideratuta daude. Sari ugari eskuratu ditu nanosentsoereen garapenaren esparruan egindako ekarpenei esker. Argazkian, Zientzia eta Teknologia Fakultatea.