Mendiaren Astea abian da Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 11a, 18:26

Mendi Tour 2014k atzo, astelehena, aurkeztu zituen Bilbao Mendi Film Festival-eko pelikularik onenak Kultur Leioan, tokiko Mendiaren Asteari hasiera emanez. Bihar ere egingo dute saioa “North of the sun”, “High tension” eta “Crossing the ice” filmak eskainiz. Sarrerak 3 euro balio du. Hala ere, aurretik, gaur bertan, Sakonetako bulderrean, “Climbing girl party” izeneko ekitaldia izango da, 20:00etan; eta sarrera dohainik. Ostegunean, martxoak 13, Kultur Leioako entzunaretoan, “El Himalaya desconocido de Cachemir y Ladkh” pelikula jarriko dute (20:00etan / doaneko sarrera). Eta asteari bukaera ezin hobea emateko, ostiralean, martxoak 14, goi-mendian izan beharreko oinarrizko osasun zaintzei buruzko hitzaldia izango da gaztelaniaz, 20:00etan. Argazkian, lagun bat eskalatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun