"Sopela, izana eta izena" ekitaldia ospatuko dute igandean Kurtzion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 11a, 19:26

EAJ eta EHBilduren babesarekin, "Sopelana" izena baztertu eta udalerriari ofizialki "Sopela" deitzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek, urtarrilaren 29ko bilkuran. Bozketan abstenitu egin ziren PSE-EE eta PP, 2013ko otsaileko udal batzarrean gertatu bezala. "Izen aldaketa historikoa" auzokide guztiekin batera ospatzeko asmoz, Sopelako Udalak kontzertua antolatu du igande honetarako, martxoak 16, 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera debalde izango da eta bertan Ruper Ordorika musikari ezagunak abestuko du. Aurretik ekitalditxoa egingo dute. Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean, udaletxean edo Sopelarinen eskura daitezke jada. Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun eta handi asko osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. "Oraingoan akarka arituko zaigu: gitarra eta ahotsa. Kontzertu berezia…Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria da Ruper Ordorika", azaldu dute udal iturriek. Argazkian, Ruper Ordorika / cc-by-nc-sa Jabi Zabala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun