Asteazken honetan, martxoak 12, Izaro Gonzalez Ieregi algortarrak zuzendutako "
81 amama" dokumentala egongo da ikusgai Getxo Elkartegian. Hitzordua 19:00etan jarri dute Areetako Ogoño kaleko udal eraikinean. Aurretik, euskaltegietako ikasleentzat proiektatuko dute, 11:00etan. Aipatu ekitaldiekin,
Getxoko Udalak martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako jardueren egitarauari amaiera emango diote. "81 amama" euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten duen proiektua da. XX. mende hasieran jaiotako amamen eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Lan hau gure iragan kultur transmisioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da. Ikus-entzunezko lanak 44 minutuko iraupena dauka. Argazkian, Izaro Gonzalez Ieregi algortarra da "81 amama" dokumentalaren egilea / cc-by-sa Topatu.info.