"Dagoeneko, aurreikusten dugu euskaltegietako ikasleek, berbalagunek eta Barandiaran Institutuko hainbat ikaslek parte hartuko dutela martxoaren 19ko berbodromoan", azaldu dute Leioako Berbalagun egitasmoko kideek. "Hala, aukera paregabea eskaini nahi diegu leioztarrei euskara praktikatuz hizkuntza ikasi eta euskaraz bizitzeko Hortaz, gogoan izan, martxoaren 19an goizean eta arratsaldean Leioako euskaldun guztiek hitzordua izango dutela Sakoneta kiroldegian. Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!", amaitu dutenez.
Ekimenaren kartela (jpg)