Besteak beste,
"Expansión" ekonomia egunkariak zabaldu du Jaureguizar enpresa eraikitzaileak hartzekodunen aurre-lehiaketan sartu dela.
Leioako EH Bilduk gogoratu duenez, aipatu sozietatea da lurzoru publikoan eraikiko diren Torresoloko babes ofizialeko etxebizitzen kooperatiba sustatzen ari dena. "Leioako ehun herritar baino gehiago kooperatiba honen partaide dira", oharatarazi du koalizio ezkertiarrak. Hori dela eta, EH BIlduk "leioaztar hauek dauden arrisku egoeragatik kezka" agertu eta, hurrengo Hirigintza Batzordean, proiektua dagoen egoerari buruzko informazioa emateko eskatuko du. "Beste batzuetan salatu dugun bezala, EAJ eta Ezker Batua
Leioako Udalean garatzen ari diren etxebizitza politikaren ondorioz, hots, lurzoru publikoa BOE kooperatiba pribatuei salmentan oinarritua, leioaztarren gain jartzen du operazioaren arrisku ekonomiko osoa. Ohikoa da honelako promozio batean parte hartzeko herritarrek 30.000 euro inguru aurreratu behar izatea", salatu dute soberanistek. Argazkian, etxebizitzak egiteko lanak Torresolo inguruan / © Leioako Udala.