2013ko
Umore Azokan parte hartu zuten
teknikari eta artisten edari, bazkari eta afarietan Leioako EAJk egindako "kudeaketa" zalantzan jarri zuen joan den ekainean
EH Bilduk. Koalizio soberanistak azaldu zuenez, "Leioako 9 taberna eta jatetxeren artean banatu behar ziren 13.681 eurotatik, Batzokiak 10.680 jaso" zituen. Hori dela eta, "Batzokia aberastea eta gainontzeko tokiko komertzioei eta ostalaritza sektoreari kalte egitea" leporatu zien jelkideei. Bada, EH Bilduk egindako salaketaren ostean, oraingoan Leioako Udalari informazio eskatu diona Lehiaren Euskal Agintaritza (LEA) dela jakinarazi dute ezkertiarrek. "Ez da lehen aldia LEAk Leioan EAJk eta EBk egindako kudeaketan interesa duenik. Hain zuzen ere, Agintaritza hau Pinosolo aferan izandako irregulartasunak ikertu eta ebatzi egin zituena izan da", gogoratu dute EH Bildukoek. Argazkian, Umore Azokako ikuskizunetariko bat / © Umore Azoka.