3. ETAren bortxakeria desagertu den distentsio denbora honetan salbuespen irizpideak aplikatzen jarraitzeak ez du normaltasun eta bizikidetza soluzioak bideratzen lagunduko, guztiontzako bake iraunkor eta bidezkoa finkatzea bilatzen duen gizartean.
4. Horregatik guztiagatik, honen bidez eskatzen dugu auziperatuak largestea, auzia behin betiko ixtea eta zigor justiziari bere aginte eta prestigioa itzultzea, hori dena aniztasun politikoari eta elkartzeko, pentsatzeko eta adierazteko oinarrizko eskubideei zor zaien errespetutik abiatuta eta, behin betiko, oraingo eta etorkizuneko bizikidetza demokratikorako oinarri sendoak finkatuz.
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzar
Auzitegi Nazionalak epaitu duen 35/02 prozedura judizialaren amaieraren aurrean eta ahozko ikustaldiaren garapena, salaketen funtsik eza eta egozpen eta froga auzien oinarririk eza kontuan harturik,