Hodei Iruretagoiena "Berria" egunkariko kazetariak zuzenean egindako kontakizunean zabaldu duenez, erabakitzeko eskubidearekin eta gatazkaren ondorioen konponbidearekin konprometitzera deitu dute auzipetuek Espainia, Floren Aoizen ahotik: "Gure herriaren askatasuna eskatzen dugu, ideia politikoengatik inor gehiago jazarria izan ez dadin". Halaber, salatu dute "estatuaren inmobilismoa goratzeko esparru" bihurtu dela epaiketa, "ziurrenik auzitegietan irabazteko esparru politikoan galdu duena". Lehenago, defentsako abokatuek hartu dute hitza: "Fiskalak onartu du ez dela frogatu ETAren finantzaketa, eta autofinantzaketa egotzi digu. Baina hori delitu da?". Perituen objektibitate falta salatu du defentsak: "Ez dute egia esan. Egin duten bakarra errudun jotzeko elemetuak bilatzea izan da".
Herriko tabernak
35/02 sumarioko 36 auziperatuez gain, auzian sartutako herriko tabernak kudeatzen dituzten 110 kultur elkarteen presidenteak ere egon dira Madrilen denbora guzti honetan, tartean zirela Josu Iratza, Christian Reinicke, Joserra Elkoroaristizabal, Angel Sedano, Josu Cerrato zena, Pedro Ruiz, Josu Iturburu eta Jon Aldatz Urdulizko Iretargi, Algortako Gorrondatxe, Leioako Kurkudi, Erandioko Hegoalde, Astrabuduako Egoki, Sopelako Mikelats, Itzubaltzeta / Romoko Branka eta Berangoko Sei Herri kultur elkarteen ordezkariak. Abokatuen eskaerari jarraiki, horiek ere deklaratu behar duten egunean eta azken saioan baino ez direla agertu beharko erabaki zuen epaileak. Akusazioen arabera, "ETA finantzatzeko ezinbesteko partaide" izanda ere, elkarte horiek eta euren ordezkariak ez daude auziperatuta, baina sozietateen ondasunak bahitzeko arriskua dago.
Bost hilabete luzeren ostean gaur amaitu da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 35/02 sumarioko epaiketa. Horrenbestez, epaiaren zain gelditu dira auzipetutako 36 lagunak. Gogoratu bederatzi auzipeturentzat akusazioa kentzeko eskatu zuela fiskalak, joan den osteguneko saioan. Beste bostentzat, berriz, lau urte eta sei hilabeteko zigorra eskatu du fiskalak. Horien artean da Karmelo Landa Leioa eta Erandioko campuseko Literatura irakaslea. Bi urte eta bi hilabeteko eskaerak egin ditu hamairurentzat; tartean direla Jose Luis Franco zein Maite Amezaga algortarrak, Galdakaon bizi den Izaskun Barbarias urduliztarra eta hainbat urtez Getxoko Udalean lan egin eta PPk bertatik kaleratu nahi izan zuen Sabin del Bado sondikarra. Gainontzekoentzat bi urte eta sei hilabeteko eskaerak egin ditu fiskalak. Gaurko saioan,