Ura moztuko dute bihar Galea inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 12a, 19:08

Bizkaiko Ur Partzuergoak Getxoko Galea ingurua urez hornitzen duen hoditeria itxiko du bihar, ostegunean, hilak 13, aipatu erakunde publikoak sarean egin asmo dituen mantentze-lanak direla eta. Ur-etetea 09:00ak eta 14:00ak bitartean izango da. Udal iturrien arabera, batez ere, Bosgarrena eta Galea arteko kaleetan izango du eragina, hala nola, Eperra, Belatza, Okila, Arranoa, Hontza, Usoa, Zozoa, Kaioa eta Santa Marinan. "Gertaera horren aurrean, Getxoko Udaleko Uren Zerbitzuak, bere aldetik, beharrezkoak diren maniobrak egingo ditu kaltetutako kale guztietako etxebizitzei ura emateko. Hori dela eta, litekeena da presio-beherakadak izatea aipatu gunean", azaldu dutenez. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun