Herriko tabernak libre uztea aldarrikatuko dute iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 12a, 20:04

Gaur iliuntzean, elkarretaratzeak izango dira Itzubaltzeta / Romon eta Leioan, Branka eta Kurkudi herriko tabernak libre utz ditzaten eskatzeko. Lehenengo ekimena Kolas plazan egingo dute 19:30ean eta ordu erdi beranduago izango da Leioako bulebarrak hartuko duena, "Kurkudi itxi nahi digute. Kurkudi libre! Epaiketa politikorik ez!" lelopean. Izan ere, Uribe Kostako herriko tabernak kudeatzen dituzten elkarteek ETA finantzatu izanaren akusazioaren pean hamabi urte eman dituzte, enbargo eta epai-administrazioaren pean, pasa den ostegunera arte. Egun horretan, Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur arte burutu den 35/02 auzian Vicente Gonzalez Mota fiskalak egindako alegatuan onartu zuen ez zegoela frogarik esateko herriko tabernek ETA finantzatu zutela, halere sozietateen ondasunak bahitzeko eskaera mantendu zuen, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunaren parte zirelakoan. Defentsek gogoratu dutenez, 2006an horrelakorik baztertu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Argazkian, ertzain bat Kurkudi kultur elkartearen kanpoaldean 2006an, barruan inbentarioa egiten zen bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun