Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kalea moztuko dute berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 12a, 20:04

Itzubaltzeta / Romoko Auzokideen Elkarteak erreferenduma eta guzti eskatu arren, Getxoko Udalak aurrera darrai aipatu herrian kultur etxe berria eraikitzeko lanekin. Gauzak horrela, ostegun honetan, martxoak 13, Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute berriro, oraingo honetan obrako solairuetako batean hormigoia botatzeko lanak direla eta. Kalea 10:00etan itxiko dute Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta itxita egongo da egun osoan, aipatu lanak amaitu arte, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Ondorioz, lan horiek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre eta Kresaltzu kaleak. Oinezkoentzat, berriz, bidea guztiz zabalik egongo da kale tarte horretan. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, Santa Eugenia plaza, kultur etxeko lanak atzean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun