Arkaitz Bellón Blanco Elorrioko preso politikoaren heriotzetik bost aste baino ez direla, ostiral honetan, martxoak 14, beteko da urtebete
Anjel Figueroa Fernandez gatibu algortarra hil egin zela. Gaixotasun larri eta sendaezina zuen. Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan zigorra bete zezan. Algortako semea 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, dagoeneko
kalean den Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarra, Andoni Muñoz de Vivar urduliztarra eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" algortarrarekin batera. Azken hori
astelehenean aterako da Topas (Salamanca) espetxetik, zigor osoa beteta. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko kartzelaldia ezarriz. Sakabanaketaren krudelkeriak ere gogor astindu zuen Anjel eta bere familia. Bere amama, Antonia Hernandez Rodriguez, 1997ko martxoaren 14an (bihar 17 urte) hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. Argazkian, Figueroa hil eta egun batera dozenaka lagunek egin zuten kontzentrazio isila Algortan / cc-by Algortako Herrira.