Disko berria aurkeztuko du Dementziak bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 13a, 18:16

Dementzia Uribe Kostako punk rock taldeak bihar, ostirala, aurkeztuko du jendaurrean pasa den udatik grabatzen ibili den "Kostaldeko bihotzak" disko berria. Boskoteak Plentziako Danontzat gaztetxea aukeratu du agerraldi-kontzertua burutzeko, iluntzeko 8:30ean abiatuko dena. Sarrera doakoa izango da. Dementziarekin batera, Striknina Itzubaltzeta / Romo eta Leioako taldea eta The Backbones uribekostarrak arituko dira. Strikninaren kasuan, aurkezpenean parte-hartzearekin batera, Gagok "Dementzia" maketan abiatu zuen elkarlanari segida emango diote. 2011 hartan, "La rutina" abestian, maketaren lan borobilenean, bere kolaborazioa eman zuen Strikninakoak. Dementziak ia hiru urte behar izan ditu CD berria kaleratzeko. Bihar Danontzat gaztetxera hurbiltzerik ez dutenek larunbat honetan izango dute beste aukera bat uribekostarrak ikusteko. Izan ere, Atake Urbano eta Eslabon-ekin batera joko dute Barakaldoko Edaska aretoan, 21:00etik aurrera. Hori bai, sarrera sei eurotan ordaindu beharko dute.

"La rutina" abestiaren bideo-klipa (cc-by-nc-sa Dementzia

)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun