Halere, hori ez da aste honetako ekimen bakarra:
Leioa
Leioako Gure Esku Dago taldeak finkatu ditu informazio puntuaren tokia eta ordutegia. Martxoan zehar, Sabino Arana kaleko 65. atariko lonjan, Leioa okindegiaren alboan, izandako aukera giza kateko metroa erreserbatzeko, zalantzak uxatzeko eta plataformaren materiala eskuratzeko, beti ere 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Bestalde, martxoaren 23an, igandearekin, mosaiko erraldoia egingo dute. Hitzordua 12:00etan jarri dute Bulebarrean.
Erandio
Erandioztarrek erronka jarri diete beren buruei eta ekainaren 8an Erandiotik Arrasatera 500 lagun eramateko apustua egin dute. Tartean, "Eskutik eskura astea Erandion" lelopean, ekitaldiekin dabiltza aste honetan. Besteak beste, "Gazta zati bat" film dokumentala emango dute Altzagako merkatu zaharrean, 19:00etan. Bihar, ostirala, triki-poteoa izango da Altzagako tabernetatik, iluntzeko 7etan abiatuta. Asteko ekitaldiak amaitzeko, igandean argazki erraldoia egingo dute Astrabuduako Josu Murueta plazan, 13:30ean. Handik aurrera, baina, ez da ekimenik faltako Erandion, dagoeneko beste bi ekitaldi lotuta baitu bertako Gure Esku Dago taldeak: hilaren 23an, igandean, martxa egingo dute Astrabuduatik eta Altzagatik Erandio Landara, bertan tailerrak, erromeria, bazkaria... izango dela; hilaren 28an, ordea, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok eta Franek kontzertu akustikoa emango dute Xixili tabernan, sarrera doakoa izango dela.