"Dispertsiorik ez! Preso gaixoak etxera!" lelopean, mobilizazioa izango da ostiral honetan, martxoak 14, Algortan. Hitzordua iluntzeko zortzietan jarri du
Etxerat elkarteak, aipatu herri uribekostarreko Telletxe plazan. Euskal preso politikoen senideek osatzen duten elkarteak behin baino gehiagotan salatu duenez, duela 24 urte sakabanaketa politika martxan jarri zenetik 16 herritarrek galdu dute bizia errepideetan, Espainia eta Frantziako espetxeetara ahaide eta lagunei egindako bisitetan. Horien artean, Antonia Hernandez Rodriguez, Anjel Figueroa Fernandez zenaren amama, 1997ko martxoaren 14an, bihar 17 urte, hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. Handik 16 urtera, bihar urtenete, hilik aurkitu zuten Algortako bere etxean gatibu algortarra. Gaixotasun larri eta sendaezina zuen. Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, etxean zigorra bete zezan. Argazkian, Etxeratek antolatuta, 2009ko apirilaren 15ean heldu zen Uribe Kostara Dispertsioaren Aurkako Bira.