Laurelia Urresti algortarra bisitatu dute bisitatu dute 100 urte bete dituela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 13a, 20:19

Imanol Landak Getxoko alkateak eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak Laurelia Urresti Sánchez auzokidea bisitatu dute gaur eguerdian Algortako bere etxean, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuek lagunduta, ehun urte bete dituela eta. Portu Zaharrean, Basertena baserrian, jaioa, urte batzuk igaro ondoren, Algortako goiko aldera joan zen bizitzera, gaur arte. Zazpi seme-alaben ama, oso familia handia du, iloba eta biloba askorekin. Ikusteko eta mugitzeko arazo batzuk eduki arren, nahiko osasun egoera ona du eta bere urtebetetzea ilusioz beterik eta ospatzeko gogo handiarekin jaso du, udal iturriek aipatu dutenez. Alkate getxoztarrak Aixerrotaren figura eta lore sorta bat oparitu dizkio. Argazkian, udal zein foru ordezkariak eta senideak gaur Laurelia Urrestirekin / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun