Ostiral honetan, martxoak 14,
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eztabaida prozesua abiatuko dute Leioan. Biharkoan emakumeek hartuko dute hitza ondokoen gainean berba egiteko: abortatzeko eskubidea, emakumeen kontrako bortizkeria, eraso sexistak, emakumeen lan prekarioa... Hitzordua 18:00etatik 20:30ak arte jarria izan dute Sakoneta kiroldegian, baina azken orduko arazoren bat dela eta eztabaidaren tokia aldatu beharra izan dute. Gauzak horrela, osasun-etxe zaharrean dagoen Andrak elkartearen lokalean burutuko dute. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da, jakinarazi dutenez. Gutun Sozialaren dinamika 2013ko maiatzaren 30eko greba orokorrarekin batera abiatu zen, "aldaketa sozial eta politiko bat Euskal Herrian bultzatzeko". Argazkian, zerbitzu publikoek kaleratutako gehiengoa emakumezkoak direla salatu zuen joan den ostiralean LAB sindikatuak, Algortako Bidezabalgo osasun-etxean.