Hitzaldira hurbiltzen diren pertsonak garai hartan kokatzen hasiko da Tabernillas. Kazetari batzuek 30eko alderdi politikoen prentsan izan zuten eraginera, batez ere propagandista-rolarekin, joko du. Garai garrantzitsuak izan ziren berdintasunagatiko aurrerapenean, emakume politiko bikainak ere egon baitziren, “alderdi politikoen sektore erradikalagoetan sufragio unibertsalaren eta sexuen arteko berdintasunaren defendatzaile gogorrak, Federica Montseny, Clara Campoamor eta Victoria Kent bezala”.
Baina, historialariak gogoratu duenez, Bigarren Errepublikara arte ez zen lortu eskubideen berdintasuna. “Gerra Zibila heltzerakoan paper hauek luzatu ziren gehigarri batekin: emakumea ezkerrerago kokatutako elkarte politikoetan eta sindikaletan borrokalari izatera pasatzen da. Baina egoera hau ez zen luzatu, fronteetatik baztertu baitzituzten”, azaldu du Tabernillasek.