Burdin Gerrikoaren aztarnen bila ibiliko dira bihar Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 14a, 14:28

Larunbat honetarako, martxoak 15, Burdin Gerrikotik ibilalditxoa antolatu du Urduliztarrak kolektiboak. Goizeko 10etan irtengo dira metro geltokitik eta Santa Mariñe haitzetara abiatu. Han 1936ko gerrako aipatu defentsa lerroko aztarnak ikusi ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Metrailadoreak jartzen ziren tokiak, lubakiak… Lagun batek azalduko du zertarako erabili zen eta bere nondik norakoak, aipatu dutenez. Ostean hamaiketakoa egingo dute. "Horrenbestez, aukera paregabea dekogu Urdulizko historia apur bet gehiago ezagutzeko. Hain zuzen kolpe faxistatik denfendatzeko eraikitako Burdin Gerrikoa", gaineratu dute Urduliztarrek. Argazkian, hainbat lagun Burdinazko Gerrikoaren aztarnak jarraitzen Uribe Kostan, artxiboko irudian / © Karlos Galan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun